XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Agintariak eta LangilegoaIzendapenak, Egoerak eta Gorabeherak
HERRIZAINGO SAILA
ERABAKIA, 1994ko urtarrilaren 22koa, Segurtasun sailburuordearena, Ertzaintzan destinoak betetzeko 1993ko abenduaren 22ko Erabakiz egindako deialdia erabakitzen duena.
Segurtasun sailburuordearen 1993ko abenduaren 22ko Erabakiz (93-12-22ko EHAA, 245 zk.) egin zen 385 kodetik 339ra, biak barne, dituzten destinoak betetzeko deialdian partehartzeko interesatuek aurkeztutako eskabideak ikusita; Erabaki horretan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura ezartzen duen uztailaren 27ko 217/1993 Dekretuaren 13.2.e) atalean izendatzen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, honako hau
ERABAKIA DUT:
Jakinarazpen hori ertzaindegi guztietara igorriko den Segurtasun sailburuordearen erabaki bidez
2.- Egun horretan lizentzia edo baimenarekin dauden langileak, edo egun horretan hartzen dutenak, hori bukatzen zaien egunaren biharamunean bertaratu beharko dira destino berrira, lanpostuaz jabetzearen ondorioetarako, aipatu egunak jokatuko duelarik.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko urtarrilak 22.
Segurtasun sailburuordea, JOSE MANUEL MARTIARENA LIZARAZU.